Neguko hilabetetan, gure lankieak Quios-eko uharteko Vial-eko klinikan lan gogorra izan dute, lurreratzeak eta lankidetzan aritzen garen beste zentroetan.
Gaur egun, Egeoko irletan 40.000 pertsona migratzaile daude atrapatuak, asilo eskaera ebatzi bitartean. Egoera hontan gainera, Greziar gobernu berriaren neurriei frente egin behar diete. Horien artean, Administrazioak ematen zieten laguntzak, kendutako gizarte osasun txartelaren bidez.
Termino praktikoetan, horrek esan nahi du SMH-ek tratamenduetako batzuk ordaindu behar dituela hipertentsio, diabetiko eta abar bezalako kasu kronnikoetarako.
Askotan esaten degu kontzeptu hau, baina errealidadea burugogorra da: 2015-etik aurrera, migratzaile pertsonak gero eta egoera okerragotan daude. Ez gera kapaz imaginatzeko zer etorriko den.
Horregatik SMH taldeak martxan jartzen dituen ekimen berriak partekatzea harrotasuna ematen digu. Horrela, ahozko higiene misio bi egin dira dagoeneko, 373 esku-hartze baino gehiago egiteko aukera emanez. Uhartean profesional hauen presentziarik gabe, gaixo hauek ezin izango ziren sendatu.
Bukatzeko, Urtarrilletik aurrera 33 txalupa 1.069 pertsonekin iritxi dira. 23%-a neskak, 33%-a adingabeak eta 44% gizonak. Gehienak Afganoak eta Sirioak. Adingabeen artean, 14%-a, bakarrik datozte.
Informazio gehiago lortzeko prensa@smh.eus -era edatzi.