SMHren adierazpena. Hurrengo Aita Mari-ren misioa COVID-19-k atzeratzen du.
SMH inguruan gertatzen ari denaren berri emateko nahian, erabaki zail hau komunikatzen dizuegu.
Aita Mari-ko tripulazioa lanean ari da azken egunetan dena prest izan dezan bidaia berri baterako. Hala ere, egoerak, erabaki zaila hartzera behartu gaitu: hasiera atzeratu egin beharko degu baldintza hobeak izan arte.
Italian eta Espainian coronavirus pandemiaren inguruan dagoen ziurgabetasunak ez gaitu ziurtatzen itsasoan ibiltzeko dagokion baimena eman eta Aita Mari portura itzultzea behar dugunean. Era berean, aste hontan fronte bat sartzen da eremuan eta nabigazioa oso zaila izango litzateke hiru metroko olatuekin.
Arrazoi guzti horiengatik, Aita Mari-ren 2020-ko hirugarren misioa atzeratzen dugu. Adierazi dugun bezala, egoera mingarria da, izan ere, azken egunetan hainbat naufragioren berri izan bait dugu eta itzulera bero batena ere.
Atzo Alarma Telefonoak (Mediterraneoa kontrolatzen duen boluntarioen sarea) jakinarazi zuen 49 pertsona zituen itsasontzia Libiara itzuli zela. Egun berean, 48 ordu zeraman ontzi batek 110 pertsonekin, Maltaren laguntza izan zuen.
Bestalde, SMHk Chiosen (Grezia) lanean jarraitzen du agintarien eskuetan, migratzaileen artean coronavirusen epidemiaren aurkako protokolo berriekin jarraitu nahi badute.
Uhartera itsasontzi berri bat iritsi da gaur eta gure boluntarioek laguntzan parte hartu dute.
Hemendik eskerrak eman nahi dizkiogu Espainian bere onena ematen ari diren boluntarioei. Horrez gain, Chiosen boluntarioen erreleboa bermatzen jarraitzen bait dute. Egoera ikusita, taldeak osatuak egotea Aprililaren erdialderarte, albiste ona da.
Informazio gehiago lortzeko prensa@smh.eus -era edatzi.