20 urte, Darfur, Sudan

Mogadiscioko bizilaguna zen eta Ismail-ekin Libian topatu zen berriro ere. Bere aitak Somaliako gobernuan lan egin zuen eta Al Shabab erail zuten, estortsioari uko egin ez ziolako. Posizio hori anaia zaharrarenak hartu zuen eta hiru hilabeteren buruan ere hil zuten. Galerak, bere amarengan buruko gaixotasuna eragin zuen eta Yusuf-ek bere eta bere anaia txikiaren ardura hartu behar izan zuen. Hala ere, hurrengoa izateko beldurrez, Somaliatik alde egitea erabaki zuen.

2017ko uztailean utzi zuen herrialdetik eta hiru hilabetera iritsi zen Libiara. Kufran, miliziano batek atxilotu zuen. Jo egin zuten: aurpegia eta bizkarreko zauriak erakusten ditu. 6.000 dolar ordaindu zituen bere askatasunarengatik eta mafiekin harremanetan jarri zen Europara bidaltzeko.

2018-ko Abenduan lehenengo aldiz saiatu zen, arrakastarik gabe. Atxilotua izan ondoren, Tajura eraman zuten, eta UNHCRn erregistratu zuten.

Bonbak erori zirenean, inguruan gelditu zen eta bertan erakunde humanitario handiak zabaldu ziren.

 

Marta Maroto-k jaso eta idatzitako testigantzak (El País)