AITA MARI-Maydayterraneo

Martxoaren 15ean Aita Mariren hirugarren misioa atzeratu behar izan genuen. Coronvirusaren ondorioz Italian zegoen egoera ezezaguna bait zan (eta jarraitzen du izaten). Beraz, ez ginen ziur herrialde transalpinek ahabidetuko zutenik erreskate bet egin beharreko kasuan. Gainera, nabigazioa zailduko zuen ekaitza bat ere eragin zuen.

Horrela, itsasontzia Siracusean (Sizilia) gelditu zen. Pandemiaren garapena aztertu ondoren, Pasaiara eramatea erabaki genuen mantentze lanetarako.

Igandean, apirilaren 12an, itsasontzia etxerako bidea hartu zuen. Bidean gindoazenean, Malta-ren hegoalde inguruan, txalupa batek hiru egunez itsasoan zeramala ohartarazi ziguten. Beste bi ere inguruan zebiltzala ere esan zuten eta agintariek ez zuten bilaketa- eta erreskate-misiorik zabaldu.

Gobernuen aldetik antzematen genuen pasibotasuna ikusirik, hara joatea erabaki genuen. Hainbat ordutan itsasontzian ibili ondoren, 44 pertsona aurkitu genituen itsasontzi batean: deshidratazio kasuak izan ziren, haurdun zegoen emakume bat zazpi urteko arreba batekin, eta hainbat adingaberekin.

Maltako gobrernuak ez zuen egoera hartaz erantzunik eman eta gaixorik zegoen jendea soilik atera zituzten Lampedusara. Hitz hauek idazteko unean bertan, Aita Mari Palermo aurrean dago, argibideen zain.

Handik egun batzuetara, jakin zen falta ziren paterak Libiara itzuli zituztela: Maltak egunak eta egunak iraun zituen herrialdeko kostaldeko guardiak agertu ziren arte. Erabaki atzeratu horregatik, 12 pertsona hil ziren (itota eta deshidratatuta).

Miragarriz, inork ezagutzen ez zuen laugarren patera bat Siziliara iritsi zen 101 lagunekin bere kabuz. Kautxuz egindakoa zen, itsasoko material hauskorrena.

Alan Kurdi itsasontzi humanitarioak ere bi salbamendu egin zituen apirilaren 6an: 145 lagun. 10 egun itsasontzi hartan koarantenan egon ondoren, azkenean Palermoko portuan ferry batetara eraman zituzten.

Horrez gain, martxoan bi naufragio (martxoaren 5 eta 11-ean), bi salbamendu eta beste itzulera bero batetaz jakin genuen.

Laguntzaren kasuan, martxoaren 11n, Kostako Guardia Maltzarrak 110 lagun zituen itsasontziari laguntza eman zion lehen alarma mezua eman eta 48 ordu igaro ondoren.

Aita Mariren hurrengo partidari buruzko berriak modu egokian ematen jarraituko dugu.