Quios-eko sendagile taldea, COVID-19-aren sintoma berdintxuak azaltzen diren kasuak monitorizatzen ari dira.

Irlan momentuz, militar baten positibo bakar bat konfirmatu da. Dena den, Gobernuak Vial-en ez da inungo frogarik egiten ari, beraz, zenbakia altuagoa izan daiketelakoan gaude.

Martxoaren hasieran gertatutakoaren ondoren, Turkiak migratzaileak Greziara joatearen alde utzi zuteneko egoerak lasaitu egin dira. Taldeak Vialera igo ahal izan du arreta medikoarekin jarraitzeko.

Dena den, 772 pertsonal lagundu behar izan ditugu 10 lurreratzetan. Beraien artean, 182 emakume, 223 adingabe eta 310 gizon egon ziren. Gehienak Siria eta Irak-etik zetozten, baita Somalia, Sudan eta Congo-tik ere.

Vial eko kanpalekuan, azken datuen arabera, 4.944 pertsona bizi dira. Beste alojamendu motatan 783 pertsona. Honek 5.750-eko errefuxiatu kopuru ematen digu.

Otsailean, kontinentera 312 pertsona eraman ziran, azkeneko datuak kontuan hartuaz.

Bestalde, partekatu nahi dugu Chios-en COVID-19ren aurkako borrokarako lortutako material kanpainaren emaitzak. Aste hauetan honako hauek bildu dira:

600 maskara (horietako 400 Hotz-ek emandakoak: eskerrik asko!) Eta kanpamenduan eraikitzeko material gehiago.
10 SPP2 maskara.
Glizerina hidroalkohola egiteko.

Gainera, 30.000 euro (50.000 helburua) lortu dira iada, osasun arloko langileak kontratatu eta material gehiago lortu ahal izateko.

Osasun langileei bidalitako laguntza COVID-19-ri aurka egiteko.

Egun hauetan SMH familia osoari argazkiak eskatu dizkiogu Quios-en dagoen jendeari animatu ahal izateko. Benetan erantzun ezinhobea jaso dugu toki guztietatik. Horrek, mahai gainean jarri du elkartasunaren balioa. Txalo handi bat zuen eguneroko lanarengatik eta beste bat, egoera gogorrean bizi direnetaz gogoratzeagatik.

Gracias, eskerrik asko, merci, thanks!