Lagundu nahi duten
pertsonen bila gabiltza!

Gure lana boluntarioen lanean oinarritzen da,
gizakiak duintasun eta berdintasunez lagunduaz.

TRIPULAZIOA

Soroslea bazara edo erreskate-patroia, larrialdietako profesionala, urpekari profesionala edo instruktore-maila baduzu; edota nautika-titulu profesionalak badituzu, idatz iezaguzu eta bidali zure CV eta erabilgarri dituzun datak.
Zurekin harremanetan jarriko gara.

OSASUN-LANGILEA

Osasuneko profesionala bazara, medikoa, erizaina, dentista edo hortz-higienista; idatz iezaguzu eta bidali zure CV eta erabilgarri dituzun datak.

Zurekin harremanetan jarriko gara.


BOLUNTARIOAK

Laguntzeko gogoa baduzu, hemen etxean lan egingo duten boluntarioak behar ditugu.

Bidaiak antolatu behar dira, boluntarioak kudeatu, ekitaldietan lagundu…
Lan askotan lagungarria izan zaitezke.

Lagundu nahi baduzu, idatz iezaguzu hona:

Ahalik eta lasterren jarriko gara zuekin harremanetan.

Guztion artean, behar gaituzten pertsonei lagunduko diegu, zuen lan solidarioari esker.

BAZKIDE ERE EGIN ZAITEZKE

Urteko gutxieneko bazkide kuota 50 €-koa da. Zenbateko hori banku-kontura bidaliko da bazkide gisa alta eman eta hurrengo hilabetean; eta hurrengo urteetan, urtarrilean. SMHko bazkide izateak, bi urtean behin egiten den Bazkideen Batzar Orokorrean parte hartzeko eta bertan botoa emateko aukera emango dizu.

    DATU PERTSONALAK

    HARREMANETARAKO DATUAK


    Ematen dizkiguzun datu pertsonalak SMH Itsas Salbamendu Humanitarioko Elkartearen datu-fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horren helburua bazkideak behar bezala kudeatzea da, bai eta edozein komunikabideren bidez, bide elektronikoa barne, gure jardueren berri ematea ere. Zure datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, ezerezteko eta aurka egiteko eskubideak erabil ditzakezu. Horretarako, Itsas Salbamendu Humanitarioko SMH Elkartera jo behar duzu (Aritzbatalde plaza 4, Zarautz, 20800) E-mailez ere egin dezakezu gestionsocial@smh.eus helbidean.

    Sareetan partekatu!!