Elkartasun borondatea

2015etik aurrera, Mediterraneoan bizi den krisi humanitarioari erantzuna ematen ari gara.

“Archivald Dickson”
Kioseko osasun-proiektua

2015ean, Greziako Kios irlara joan ginen erreskate talde gisa; han, hasiera batean, ontziei lehorrera segurtasunez iristen laguntzen eta larrialdietako talde gisa lan egin genuen.

Gero, gure lana eboluzionatzen joan da, eta, orain, errefuxiatuak artatzen dituen mediku-taldea gara, Vialeko errefuxiatuen kanpalekuko lehorreratzeetan, larrialdietan eta eguneroko osasun-laguntzan.

Haien arretaz, gaixo kronikoen jarraipenaz, botiken horniduraz arduratzen gara, eta baita osasunaren eta lehen laguntzen sustapenaz ere.

Aho-hortzen osasunari buruzko aldizkako plan bat ere badugu.

Maydayterraneo proiektua
“Aita Mari erreskate-ontzia”

2017an, Mediterraneo erdialdeko egoera tragikoa ikusita, itsas erreskatearen proiektua martxan jartzea erabaki genuen, Aita Mari – Maydayterraneo proiektua.

Boluntarioen eta elkarteen lan eskergari eta erakundeen finantzaketari esker, AITA MARI erreskate-ontzia ekarri ahal izan dugu. Ontzi honekin erreskate-misioak egiten ditugu Mediterraneo erdialdeko SAR eremuko uretan; gerratik, gosetetik edo zapalkuntzatik ihesi, etorkizuna izateko modu hori besterik aurkitzen ez duten pertsonen ontzi ezegonkorretan laguntzeko.

Gure printzipioak

Gure filosofia honako printzipio hauetan oinarritzen da:

Printzipio humanitarioak

. . . . . .

  • Gizatasuna
  • Inpartzialtasuna
  • Neutraltasuna
  • Independentzia
  • Gardentasuna

Eskubideen defentsa

. . . . . .

  • Bizitzeko eskubidea
  • Laguntza humanitarioa jasotzeko eskubidea
  • Babeserako eta segurtasunerako eskubidea
  • Nazioarteko asiloa jasotzeko eskubidea

Salbamendu-lanetako jokabidea

. . . . . .

  • BIZITZARA eskubidea
  • Gizatasuna, inpartzialtasuna, neutraltasuna eta gardentasuna
  • Laguntza jaso duen pertsona ororen duintasuna
  • Nazioarteko legeria errespetatzea

Mediterraneo Erdialdean erreskatatutako bizitzak
+
Vialeko Eremuan artatzen ditugun pertsonak

1113 + 1500

Mediterraneo Erdian erreskatatutako bizitzak
+
Vial-eko Eremuan atenditzen ditugun pertsonak

1113 + 1500

GARDENTASUNA

Gure erakundea boluntarioen lanean eta dedikazioan oinarritzen da. Boluntarioek tokian bertan laguntzen dute, edota erakundearen kudeaketan eta eguneroko lanean aritzen dira. Horri esker, funtsak landa-lanerako erabil ditzakegu: Kioseko errefuxiatuen zaintzan edo AitaMariren mantentze eta funtzionamenduan inbertitzeko.

Gure baliabideak ahalik eta gehien optimizatzen ditugu; horregatik, hainbat arlotako profesionalen lankidetza bilatzen dugu, euren zerbitzuak modu altruistan edo prezio berezietan eskaintzeko. SMH/ISHn argi daukagu eskura ditugun baliabide guztiek helburu bakarra dutela: gure neba-arrebekiko elkartasun duina.

Zuzendaritza batzordea

Boluntarioak

. . . . . .

  • Lehendakaria:
    Iñigo Mijangos
  • Lehendakariordea:
    Javier Querejeta
  • Idazkaria:
    Viki Clarademunt
  • Diruzaina:
    Edurne Ollakindia

AITA MARIn

Profesionalak

. . . . . .

  • Kapitain 1
  • Zubiko ofizial 2
  • Makinetako ofizial 1
  • Koipeztatzaile 1
  • Marinel 2

KIOSen

Profesionalak

. . . . . .

  • Tokiko koordinatzaile 2
  • Arabierako 2 itzultzaile

EUSKAL HERRIAN

Profesionala

. . . . . .

  • Proiektuen arduraduna

KONTUEN XEHETASUNA S.M.H. 2019

AITA MARIREN gastuak
741.133,35 €

. . . . . .

Salarios: 305.853,12 €
Erregaiak: 41.539,00 €
Elikagaiak: 29.015,40 €
Konponketa eta mant.: 332.429,89 €
Amarratze-gastuak: 6.540,95 €
Telekominikazioak: 9.720,00 €
Aseguruak: 16.034,99 €

KIOSEKO gastuak
96.744,47 €

. . . . . .

Soldatak: 37.850,00 €
Ibilgailuen alokairuak: 12.865,66 €
Etxearen alokairua: 4.200,00 €
Polizak: 2.212,45 €
Elikagaiak: 20.065,89 €
Sendagaiak: 14.927,27 €
Mediku espezialistak: 3.902,20 €
Analisiak: 721,00 €

DIRU-SARRERAK
833.382,79 €

. . . . . .

Diru-laguntzak: 660.021,79 €
Enpresen dohaintzak: 48.094,04 €
Dohaintza partikularrak: 72.172,64 €
Bazkideen kuotak: 4.697,00 €
Online salmentak: 19.189,83 €
Ekitaldiak: 29.207,49 €